readln etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
readln etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

4. Ariketa: zenbaki errealetik kopuru osora (I)

ZER DAKIDAN:
Zenbaki errealak lantzeko balio duen aldagai bati balioa esleitzeko gai naiz, eta formatu bat jarraitzen duen balio hori pantailaratzen badakit ere. Zenbaki erreal baten balioa teklatutik irakurri ReadLn prozedura bitartez.



ZER IKASIKO DUDAN:
Zenbaki erreal baten bi atalak (alde osa eta alde dezimala) banatzen ikasiko dut.


Leku edo puntu baten koordenatuak latitudea eta longitudea izeneko distantzia angeluarrak dira eta bakoitzaren esanahia ondoko irudian erakusten da:

Latitudea. Lurraren gainazaleran kokaturik dagoen A lekuaren latitudea AB distantzia angeluarra da, hots, ekuatorearen eta A lekuari dagokion paraleloaren arteko angelua, meridiano batean neurtua. Lekua Ipar hemisferioan badago, latitudea positiboa da; aitzitik, Hego hemisferioan badago, negatiboa. Ipar hemisferioko latitudeen balioak 0º (ekuatorean) eta 90º (Ipar poloan) artekoak dira. Era beretsuan, Hego hemisferioko latitudeen balioak 0º (ekuatorean) eta -90º (Hego poloan) artekoak dira.

Longitudea. Kartografiaren magnitudea den longitudeak bi meridianoen arteko distantzia angeluarra adierazten du; goiko irudian erakusten den bezala, Lurraren gainazaleran kokaturiko A lekuaren longitudea BG (edo AG’) distantzia angeluarra da. Longitudeak neurtzeko hartzen den erreferentzia Greenwich meridianoa da (non longitudeak 0° balio duen). Greenwich meridianotik ekialderantz longitudeak positiboak dira (0º eta 180º arteko angeluak), eta, Greenwich meridianotik mendebalderantz longitudeak negatiboak dira (0º eta -180º arteko angeluak). Beraz, Bartzelonako longitudea 2.177032º denez, Greenwich meridianotik ekialdera dagoela jakin dezakegu, eta Iruñeko longitudea -1.642813º denez, beraren kokapena Greenwich meridianotik mendebalderantz dagoela esan dezakegu.

Hori dela eta, Ekuatoreak eta Greenwich meridianoak lau hemisferiotan banatzen dute Lurra:

Lurraren lau hemisferioak

Ekuadorretik igarotzen den Ekuatore-lerroa

Greenwich meridianoa adierazten duen arkua AP-2 autopistan





Lur azaleko leku baten koordenatuak Latitudea eta Longitudea dira, eta balio horiek emateko nagusiki bi formatu erabiltzen dira:
  • Koordenatu dezimalak. Adibidez 42.631061º
  • Koordenatu hirurogeitarrak (sistema sexagesimala). Adibidez 42º 37' 51,82" N


Koordenatu dezimalak

Latitudea eta longitudea zenbaki dezimalak dira, haien ezaugarriak hauek dira:
  • 0° eta 90° arteko latitudea: Ipar Hemisferioa
  • 0° eta -90° arteko latitudea: Hego Hemisferioa
  • 0° eta 180° arteko longitudea: Greenwich meridianotik ekialdera
  • 0° eta -180° arteko longitudea: Greenwich meridianotik mendebaldera
Adibidez, formatu dezimala erabiliz, longitude bat -1.005747 izan daiteke. Longitude hori, besteak beste, Ori mendiaren tontorreari dagokio.


Koordenatu hirurogeitarrak

Latitudea eta longitudea zenbakiek hiru osagai dituzte bakoitzak: graduak, minutuak eta segundoak. Hiru osagaiak zenbaki osoak izan daitezke, ala, segundoa errealak izan daitezke doitasun handiagoa behar denean.

Koordenatu hirurogeitarretan balioak positiboak dira. Hemisferioak desberdintzeko N edo S letra gehitzen zaio latitudeari. Longitudeak ematean E edo W letrak erabiltzen dira, E letra lekua Greenwich meridianotik ekialdera dagoenean, eta W letra lekua Greenwich meridianotik mendebaldera dagoenean.

Adibidez, formatu hirurogeitarra erabiliz, Ori mendiaren tontorreari dagokion longitudea honelaxe adierazten da: 1º 0' 20,69" W.


Koordenatuen arteko bihurketak egiteko taula

Ondo taulan adierazten den bezala, bi formatuak baliokideak dira. Formatuen arteko bihurketak egiteko ondoko web gune hau erabil daiteke: SunEarthTools.
    Koordenatuen arteko bihurketak
    Formatu dezimala
    Formatu hirurogeitarra
    Latitudea
    Longitudea
    Latitudea
    Longitudea
    0°  90°
    0°  180°
    N
    E
    0°  90°
    0° -180°
    N
    W
    0° -90°
    0°  180°
    S
    E
    0° -90°
    0° -180°
    S
    W

    Zerbitzu hau erabiliz, irudi honetako denda zein den eta non dagoen zehaztu:





    ESKATZEN DEN PROGRAMA

    Ipar hemisferioan eta Greenwich meridianotik ekialdera dagoenean lur azaleko leku baten koordenatu dezimalak teklatuz irakurri, latitudea positiboa izango da eta longitudea positiboa izango da ere. Teklatuz irakurritako puntuari dagozkien koordenatu hirurogeitarrak kalkulatu ondoren pantailan erakutsi (koordenatu dezimal biak positiboak direlako, koordenatu hirurogeitarrak N eta E izango dira beti).


    Adibidez, Aneto mendiaren latitudea 42.631061 bada eta longitudea 0.656650 bada, programa bat idatzi koordenatu horiek formatu hirurogeitarrean erakusten dituena:





    LASTER ESKATUKO DEN PROGRAMA

    Baldintzazko aginduak ikasiko ditugunean, sarrerako puntuaren koordenatuak positiboak edo/eta negatiboak izan ahalko dira. Ondorioz, programa berrian emaitzen pantailaraketak egitean N, S, E eta W markak agertuko dira.


    Adibidez, Ori mendiaren latitudea eta longitudea 42.987308 eta -1.005747 izanik, lurrazaleko puntu horri dagozkion N eta W markak jartzeko gaitasuna duen programa oraindik ez dakigu egiten:







     

    2024(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

    3. Ariketa: datuak teklatuz irakurri

    ZER DAKIDAN:
    Badakit testuak eta konstanteen balioak pantailan idazten.



    ZER IKASIKO DUDAN:
    ReadLn prozedurari esker, teklatuaren bitartez, balio bat aldagai batean gordetzen ikasiko dut. Esleipena operazioaren bitartez aldagai batean balio jakin bat  gordetzen ikasiko dut.




    ADIBIDERAKO EMATEN DEN PROGRAMA

    Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula. Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?

    Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?

    Irudia handiago ikusteko bere gainean klik egin

    Datuak:

    • rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
    • R konstantea, Lurraren erradioa 6370 Km 

    Ezezaguna:

    • rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan 

     

    Ondoko programa eredutzat hartu:
    {
       Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula.
       Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?
       Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?
    
       Datuak:
            rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
            R konstantea, Lurraren erradioa 6370 Km
       Ezezaguna:
            rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan   
    }
    
    PROGRAM ZeruertzaKilometroetan ;
    
    CONST
       R = 6370 ;   { Lurraren erradioa Kilometroetan }
    VAR
       rAltuera, rDistantzia : Real ;
    
    BEGIN
       WriteLn('//////////////////////////////////////') ;
       WriteLn ;
    
       Write('Eman behatokiaren altuera metroetan: ') ;
       ReadLn(rAltuera) ;
       
       rDistantzia := sqrt(sqr(rAltuera) + 2*rAltuera*(R*1000)) ;   
    	
       WriteLn ;	
       WriteLn('Zeruertzaren distantzia = ', rDistantzia:0:2, ' m') ;
       WriteLn('Zeruertzaren distantzia = ', (rDistantzia/1000):0:3, ' Km') ;
      
       WriteLn ;
       WriteLn('//////////////////////////////////////') ;
       ReadLn ;
    END.

    ZeruertzaKilometroetan programa horren irteera bat hau izan daiteke:





    ESKATZEN DEN PROGRAMAREN BIGARREN BERTSIOA

    Eredu den aurreko programaren aldaera eskatzen da. Programak, exekuzio bakoitzeko, hiru mendiren datuak hartuko ditu sekuentzialki eta hiru altuera horiekin zeruertzaren distantziak pantailaratu.

    Oraintxe dakigunarekin, sarrerako datuak Burgoa (451 m), Katillotxu (336 m) eta Atxarre (312 m) balira, programa bat idatzi beharko genuke; baina sarrerako datuak Gaztelugatxe (79 m), Aketz (105 m) eta Gorbeia (1482 m) balira, beste programa desberdin bat idatzi beharko genuke. Esate baterako, datutzat Aketz (105 m), Garbola (477 m) eta Ogoño (305 m) emanik, programaren irteera honelako zerbait izango litzateke:

    Mendien altuerak ezagutzeko www.mendikat.net webgunea bisitatu

    Esan bezala, ariketa honi nolabaiteko erantzuna emango diogu oraintxe bertan dakigunarekin. Aurrerago, prozesu errepikakorrak ikasiko ditugunean, eta, esaldiak prozesatzen jakingo dugunean bertsio bukatuago bat eman ahalko diogu. Baina une honetan, besterik ez dakigula, adibidez Aketz, Garbola eta Ogoño mendiekin lan egingo dugu: