ZER DAKIDAN: Zenbakiak, karaktereak, kateak, zerrendak (arrayak) eta erregistroak lantzeko gai naiz. ZER IKASIKO DUDAN: Zer gertatzen da programaren exekuzioa bukatzean? Erabili diren aldagai guztien balioak galtzen direla. Datuak modu iraunkorrean gorde ahal izateko file datu-mota erabili behar da. Ariketa honetan fitxategi berri bat nola sortu ikasiko dut, eta lehendik existitzen den fitxategi bati elementu berriak nola gehitu ikasiko dut. |
ESKATZEN DEN PROGRAMA
Erregistroen fitxategi batekin lan egingo dugu. Fitxategiaren elementuak bi eremuko erregistroak izango dira. Lehen eremua ibilgailuaren matrikula izango da (matrikula guztien letrak BBB dira eta matrikula bakoitzaren zifrak sekuentzialki doaz 0001etik hasita). Bigarren eremua ibilgailuaren aldiuneko abiadura izango da eta bere balioa auzaz lortuko dugu.
- Fitxategia existitzen bada, bere edukia pantailaratuko da eta elementu berriak gehituko dira fitxategiaren amaieran. Horretarako, zenbat elementu beri gehituko diren eskatzen da eta erregistroak erdi auzaz bete ondoren fitxategian amaieran biltegitzen dira. Bukatzeko, fitxategia berrituaren edukia pantailaratzen da aldiuneko abiadura guztien batezbesteko aritmetikoa kalkulatzen da.
- Fitxategia existitzen ez bada, fitxategi berria sortuko da. Horretarako, zenbat elementu gordeko diren eskatzen da eta erregistroak erdi auzaz bete ondoren fitxategian biltegitzen dira. Bukatzeko, fitxategiaren edukia pantailaratzen da aldiuneko abiaduren batezbesteko aritmetikoa kalkulatzen da.
1. eremua | sMatrikula | 8 karaktereko kate bat, kate desberdinak izango dira zerrendaren elementu guztientzat |
2. eremua | rAldiunekoAbiadura | zenbaki erreal bat |
Hauxe da ariketaren programa:
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 188 189 190 191 192 193 194 195 196 197 198 199 200 201 202 203 204 205 206 207 208 209 210 211 212 213 214 215 216 217 218 219 220 221 222 223 224 | { 25. ariketa: auto bat radar atari azpitik igartzean ondoko datuak } { jaso eta gordetzen dira fitxategi batean: } { - Matrikula, karkatere-kate bat } { - Aldi uneko abiadura, zenbaki erreal bat } { Datuak erdi automatikoki lortuko dira: matrikulen letrak BBB dira } { zifrak sekuentzialki doaz 0001etik hasita, abiaduren balioak auzaz } { sortuko dira. Ondorioz, matrikulak desberdinak izango dira. } { Fitxategia existitzen ez bada, sortuko da eta datuz bete ondoren } { bere edukia pantailaratuko da eta aldiuneko abiaduren batezbesteko } { aritmetikoaa kalkulatuko da. Fitxategia lehendik existitzen bada } { bere uneko edukia pantailaratuko da, gero elementu berriak gehitu } { ondoren berriro erakutsiko dira fitxategiaren eduki berria eta } { abiaduren batezbesteko aritmetikoa. } program Ariketa_25; uses sysutils; { fileExists() funtzioak behar duelako } type tsKatea = string [ 250 ]; { fitxategiaren izen osoa luzea izan daitekeelako } tsKateMatrikula = string [ 8 ]; { ZZZZ-LLL formatuko matrikula } trdIbilgailua = record sMatrikula : tsKateMatrikula; rAldiunekoAbiadura: real ; end ; tfrdFitxategia = file of trdIbilgailua; procedure IbilgailuarenInformazioaJaso( var rdIbilgailua: trdIbilgailua; i: integer ); var sMatrikulaZifra: tsKateMatrikula; begin Str(i, sMatrikulaZifra) ; if i < 10 then sMatrikulaZifra := '000' + sMatrikulaZifra; if (i >= 10 ) and (i < 100 ) then sMatrikulaZifra := '00' + sMatrikulaZifra; if i >= 100 then sMatrikulaZifra := '0' + sMatrikulaZifra; rdIbilgailua . sMatrikula := sMatrikulaZifra + ' BBB' ; rdIbilgailua . rAldiunekoAbiadura := 50 + 130 *random; (* 50.0 eta 179.99 artean *) end ; procedure IbilgailuarenInformazioaErakutsi( const rdIbilgailua: trdIbilgailua); begin write (rdIbilgailua . sMatrikula: 15 ); write (rdIbilgailua . rAldiunekoAbiadura: 14 : 2 ); writeln ; end ; procedure FitxategiarenEdukiaErakutsi(sFitxIzen: tsKatea); var fFitxategia: tfrdFitxategia; rdDatua: trdIbilgailua; begin assign(fFitxategia, sFitxIzen); reset(fFitxategia); {Fitxategia ireki baina barrukoa ez borratu!!!} writeln ( 'Matrikula' : 38 , 'Abiadura' : 14 ); writeln ( '---------' : 38 , '--------' : 14 ); {Datuak kudeatu for bitartez} while not eof(fFitxategia) do begin read(fFitxategia,rdDatua); {Irakurri eta hurrengora pasa} write (filePos(fFitxategia): 10 , '. elementua: ' ); IbilgailuarenInformazioaErakutsi(rdDatua); end ; close(fFitxategia); {Fitxategia itxi} end ; procedure FitxategiaSortuEtaDatuzBete(sFitxIzen: tsKatea); var fFitxategia: tfrdFitxategia; rdDatua: trdIbilgailua; iZenbat, i: integer ; begin assign(fFitxategia, sFitxIzen); rewrite(fFitxategia); {Fitxategia sortu, eta existitzekotan bere edukia borratu} write ( 'Zenbat elementu izango ditu fitxategiak (adibidez 15): ' ); readln(iZenbat); randomize; for i:= 1 to iZenbat do begin IbilgailuarenInformazioaJaso(rdDatua, i); write (fFitxategia, rdDatua); {fitxategian idatzi eta hurrengo elementura pasa} end ; close(fFitxategia); {fitxategia itxi} end ; function fnsFitxategiarenAzkenElementukoMatrikulaLortu(sFitxIzen: tsKatea): tsKateMatrikula; var fFitxategia: tfrdFitxategia; rdDatua: trdIbilgailua; begin assign(fFitxategia, sFitxIzen); reset(fFitxategia); {Fitxategia ireki baina barrukoa ez borratu!!!} seek(fFitxategia, fileSize(fFitxategia)- 1 ); {Fitxategiaren azken elementuaren gainean kokatu} read(fFitxategia, rdDatua); fnsFitxategiarenAzkenElementukoMatrikulaLortu := rdDatua . sMatrikula; close(fFitxategia); {fitxategia itxi} end ; procedure FitxategiariDatuakGehitu(sFitxIzen: tsKatea); var fFitxategia: tfrdFitxategia; rdDatua: trdIbilgailua; iZenbat, i: integer ; sMatrik, sMatrikulaZifra: tsKateMatrikula; iMatrikulaZifra: integer ; begin sMatrik := fnsFitxategiarenAzkenElementukoMatrikulaLortu(sFitxIzen); sMatrikulaZifra := Copy(sMatrik, 1 , 4 ); Val (sMatrikulaZifra, iMatrikulaZifra); assign(fFitxategia, sFitxIzen); reset(fFitxategia); {Fitxategia ireki baina barrukoa ez borratu!!!} seek(fFitxategia, fileSize(fFitxategia)); {Fitxategiaren bukaeran kokatu} write ( 'Zenbat elementu gehituko dira fitxategira (adibidez 7): ' ); readln(iZenbat); for i:=iMatrikulaZifra+ 1 to iMatrikulaZifra+iZenbat do begin IbilgailuarenInformazioaJaso(rdDatua, i); write (fFitxategia, rdDatua); {fitxategian idatzi eta hurrengo elementura pasa} end ; close(fFitxategia); {fitxategia itxi} end ; function fnrBatezbestekoAbiaduraKalkulatu(sFitxIzen : tsKatea) : real ; var fFitxategia: tfrdFitxategia; rdDatua: trdIbilgailua; rMetatua: real ; begin assign(fFitxategia, sFitxIzen); reset(fFitxategia); {Fitxategia ireki baina barrukoa ez borratu!!!} rMetatua := 0.0 ; while not eof(fFitxategia) do begin read(fFitxategia,rdDatua); {Irakurri eta hurrengora pasa} rMetatua := rMetatua + rdDatua . rAldiunekoAbiadura; end ; fnrBatezbestekoAbiaduraKalkulatu := rMetatua / fileSize(fFitxategia); close(fFitxategia); {fitxategia itxi} end ; (* ---------------------- PROGRAMA NAGUSIA ---------------------- *) var sFitxIzen: tsKatea; sBidea: tsKatea; rAbiadurenBBA: real ; begin writeln ; writeln ; writeln ; //sBidea := 'C:\Radarrak\'; (* Windows *) sBidea := '/Users/jesusromouriarte/Desktop/Radarrak/' ; (* Mac *) writeln ( 'Ibilgailuen informazioa gordeko duen fitxategiaren izena eman ezazu.' ); write ( 'Adibidez, ' 'Autoak.dat' ' izena: ' ); readln(sFitxIzen); sFitxIzen := sBidea + sFitxIzen; writeln ; if fileExists(sFitxIzen) then {konprobatu ea existitzen den ala ez} begin writeln (sFitxIzen, ' fitxategia existitzen da.' ); writeln ( 'Hona hemen bere edukia:' ); FitxategiarenEdukiaErakutsi(sFitxIzen); rAbiadurenBBA := fnrBatezbestekoAbiaduraKalkulatu(sFitxIzen); writeln ( 'Aldiuneko abiaduren batezbesteko aritmetikoa: ' , rAbiadurenBBA: 0 : 2 , ' Km/h' ); writeln ; writeln ( 'Elementu berriak gehituko dira:' ); FitxategiariDatuakGehitu(sFitxIzen); FitxategiarenEdukiaErakutsi(sFitxIzen); rAbiadurenBBA := fnrBatezbestekoAbiaduraKalkulatu(sFitxIzen); writeln ( 'Aldiuneko abiaduren batezbesteko aritmetikoa: ' , rAbiadurenBBA: 0 : 2 , ' Km/h' ); end else begin writeln (sFitxIzen, ' fitxategirik ez dago.' ); writeln ( 'Oraintxe sortuko dugu.' ); FitxategiaSortuEtaDatuzBete(sFitxIzen); writeln ( 'Sortutako fitxategiaren edukia:' ); FitxategiarenEdukiaErakutsi(sFitxIzen); rAbiadurenBBA := fnrBatezbestekoAbiaduraKalkulatu(sFitxIzen); writeln ( 'Aldiuneko abiaduren batezbesteko aritmetikoa: ' , rAbiadurenBBA: 0 : 2 , ' Km/h' ); end ; writeln ; write ( 'RETURN sakatu programa bukatzeko' ); writeln ; readln; end . |
Programaren balizko bi exekuzio hurrrengo irudietan erakusten dira, aurreneko exekuzioan Autoak.dat fitxategia sortzen da lehen aldiz eta bigarren exekuzioan Autoak.dat izena berriro ematean 5 elementu gehitzen dira:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.