ZER DAKIDAN: Badakit testuak eta konstanteen balioak pantailan idazten. ZER IKASIKO DUDAN: ReadLn prozedurari esker, teklatuaren bitartez, balio bat aldagai batean gordetzen ikasiko dut. Esleipena operazioaren bitartez aldagai batean balio jakin bat gordetzen ikasiko dut. |
ADIBIDERAKO EMATEN DEN PROGRAMA
Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula. Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?
Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?
Irudia handiago ikusteko bere gainean klik egin |
Datuak:
- rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
- R konstantea, Lurraren erradioa 6370 Km
Ezezaguna:
- rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan
Ondoko programa eredutzat hartu:
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 | { Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula. Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa? Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza? Datuak: rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera R konstantea, Lurraren erradioa 6370 Km Ezezaguna: rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan } PROGRAM ZeruertzaKilometroetan ; CONST R = 6370 ; { Lurraren erradioa Kilometroetan } VAR rAltuera, rDistantzia : Real ; BEGIN WriteLn ( '//////////////////////////////////////' ) ; WriteLn ; Write ( 'Eman behatokiaren altuera metroetan: ' ) ; ReadLn(rAltuera) ; rDistantzia := sqrt(sqr(rAltuera) + 2 *rAltuera*(R* 1000 )) ; WriteLn ; WriteLn ( 'Zeruertzaren distantzia = ' , rDistantzia: 0 : 2 , ' m' ) ; WriteLn ( 'Zeruertzaren distantzia = ' , (rDistantzia/ 1000 ): 0 : 3 , ' Km' ) ; WriteLn ; WriteLn ( '//////////////////////////////////////' ) ; ReadLn ; END . |
ZeruertzaKilometroetan programa horren irteera bat hau izan daiteke:
ESKATZEN DEN PROGRAMAREN BIGARREN BERTSIOA
Eredu den aurreko programaren aldaera eskatzen da. Programak, exekuzio bakoitzeko, hiru mendiren datuak hartuko ditu sekuentzialki eta hiru altuera horiekin zeruertzaren distantziak pantailaratu.
Oraintxe dakigunarekin, sarrerako datuak Burgoa (451 m), Katillotxu (336 m) eta Atxarre (312 m) balira, programa bat idatzi beharko genuke; baina sarrerako datuak Gaztelugatxe (79 m), Aketz (105 m) eta Gorbeia (1482 m) balira, beste programa desberdin bat idatzi beharko genuke. Esate baterako, datutzat Aketz (105 m), Garbola (477 m) eta Ogoño (305 m) emanik, programaren irteera honelako zerbait izango litzateke:
![]() |
Mendien altuerak ezagutzeko www.mendikat.net webgunea bisitatu |
Esan bezala, ariketa honi nolabaiteko erantzuna emango diogu oraintxe bertan dakigunarekin. Aurrerago, prozesu errepikakorrak ikasiko ditugunean, eta, esaldiak prozesatzen jakingo dugunean bertsio bukatuago bat eman ahalko diogu. Baina une honetan, besterik ez dakigula, adibidez Aketz, Garbola eta Ogoño mendiekin lan egingo dugu:
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.