ZER DAKIDAN: Menu bat programa batean nola egiten den badakit. ZER IKASIKO DUDAN: Menu bat funtzio batean kodetu eta programa nagusitik deiak egiten ikasiko dut. |
Ariketa hauek gogora ekarri eta ariketa guztiak programa bakar batean bildu:
- 3. Ariketa: datuak teklatuz irakurri (menuaren A aukera)
- 8. Ariketa: errepikapen kopuru ezaguna (menuaren B aukera)
- 5. Ariketa: zenbaki errealetik kopuru osora (II) (menuaren C eta D aukerak)
Programa berria modulutan antolatzeko funtzioak eta prozedurak erabili. Programa berriaren exekuzioa gidatzeko menu honetaz baliatu:
1 2 3 4 5 6 7 8 | ====================================Menua==================================== A Mendi baten altuera emanik zeruertzaren distantzia lortu B Dado bat 5 aldiz jaurti ondoren balio minimoa eta maximoa pantailaratu C Koordenatuak formatuz aldatu: Hirurogeitatarretik dezimalera D Koordenatuak formatuz aldatu: Dezimaletik hirurogeitatarrera I Programatik irten ============================================================================= |
Baina, menu horren aukeraren hautapena funtzio batean egin dadila. Hau da, programa nagusian fncMenua funzioari deia egingo zaio, eta fncMenua funtzio barruan aukeren deskribapenak erakutsi ondoren, erabiltzailaren hautapena teklatuz jasoko da eta balio hori funtzioak programa nagusiari itzuliko dio.
Programa nagusiak itxura hau izango du:
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 | begin repeat cAukera := fncMenua ; case cAukera of 'A' : begin (* A Mendi baten altuera eman eta zeruertzaren distantzia lortu *) end ; 'B' : begin (* B Dado bat 5 aldiz jaurti ondoren balio minimoa eta maximoa pantailaratu *) end ; 'C' : begin (* C Koordenatuak formatuz aldatu: Hirurogeitatarretik dezimalera *) end ; 'D' : begin (* D Koordenatuak formatuz aldatu: Dezimaletik hirurogeitatarrera *) end ; end ; if cAukera <> 'I' then begin cItxaron := readkey ; writeln (cItxaron) ; end ; clrscr ; until cAukera = 'I' ; end . |
Hona hemen programaren balizko exekuzio bat:
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.