2024(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

8. Ariketa: errepikapen kopuru ezaguna

ZER DAKIDAN:
Zenbaki osoekin lan eginez, hiru zenbakiren batura kalkulatzeko gai naiz. Baina nola egin beharko litzateke lan bera, zenbakien kopurua exekuzio-denboran erabakitzen bada.



ZER IKASIKO DUDAN:
FOR-TO-DO kontrol-egitura errepikakorra ikasiko dut.




ESKATZEN DEN PROGRAMA (I)

7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak artikuluaren (I) programatik abiatuta, dadoa hainbat aldiz jaurtiko dugu eta jaurtiketa guztien emaitzak aintzat harturik batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko dugu. Urratsak hauek lirateke:
  1. Programak jaurtiketen kopurua erabaki Random funtzioa erabiliz (adibidez, jaurtiketen kopuru minimoa 1 eta maximoa 15)
  2. Prozesu errepikakor bat ireki jaurtiketak burutzeko, jaurtiketa bakoitzean metagailu bat inkrementatu
  3. Prozesu errepikakorra burutzen den bitartean batezbesteko aritmetikoa kalkulatzen aritu eta prozesu errepikakorra amaitu ondoren batezbesteko aritmetikoa pantailaratu





ESKATZEN DEN PROGRAMA (II)

Zenbaki osoekin lan eginez, hainbat zenbaki teklatuaren bitartez irakurri ondoren, balio maximoa zein izan den eta datuen sekuentzian zenbatgarrena izan den zehaztu.

Lehenik, zenbat datu izango diren eskatuko zaio erabiltzaileari (gutxienez bi datu), beraz, iZenbakienKopurua aldagaian datuen kopurua gorderik daukagu (adibidez 7 datu izango direla). Ondoren, eta prozesu errepikakorra hasi aurretik, lehendabiziko datua irakurriko dugu iZenbakia aldagaian gordez, une honetan balio maximoa lehen hori da eta ondoko hau egin beharko da:
  1. iMaximoa aldagaian gorde iZenbakia aldagaiaren edukia
  2. iZenbatgarrena aldagaian gorde 1 maximoa lehen datua delako

Ondoren, prozesu errepikakorra hasi eta bertan ondoko egin:

  1. Hurrengo datua irakurri iZenbakia aldagaiari balio berria emanez
  2. iZenbakia aldagaiaren balioa eta iMaximoa aldagaiaren balioa alderatu, eta k itzuli bakoitzeko behar izanez gero aldaketa hauek burutu:
    • iMaximoa aldagaian gorde iZenbakia aldagaiaren edukia
    • iZenbatgarrena aldagaian gorde maximoa k. datu hori delako







 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.