2024(e)ko otsailaren 17(a), larunbata

9. Ariketa: errepikapen kopuru ezezaguna (I)

ZER DAKIDAN:
FOR-TO-DO kontrol-egitura errepikakorra erabiltzeko gai naiz.



ZER IKASIKO DUDAN:
REPEAT-UNTIL kontrol-egitura errepikakorra ikasiko dut.




ESKATZEN DEN PROGRAMA (I)

7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak artikuluaren (III) eta (IV) programetan balio positiboak irakurri behar dira teklatuaren bitartez. Baina nola behartzen dugu programaren erabiltzailea balio positiboak sar ditzan?

Erantzuna ondoko programa honetan erakusten da:
{ Zenbaki positiboak teklatuaren bitartez irakurtzen. }
program Ariketa__09_I ;
   
var
   rZenbakia, rEmaitza: real ;    
begin
   writeln ;
   writeln ;
   writeln ;
   
   writeln('Kopuru positiboekin lan egingo da.') ;
   writeln ;
   
   repeat
      write('Zenbaki baten logaritmoa lortzeko, kopuru positiboa eman (5.2 adibidez): ') ;
      readln(rZenbakia) ;
      if rZenbakia <= 0.0 then
         writeln('Errorea! sarrerako datua 0.0 baino handiagoa izan behar da') ;
   until rZenbakia > 0.0 ;
   
   rEmaitza := ln(rZenbakia) ;   
   
   writeln ;
   writeln('ln(', rZenbakia:0:2, ') = ', rEmaitza:0:2) ;
           
   writeln ; 
   writeln('====================================================') ;
   writeln('             RETURN sakatu amaitzeko') ;
   writeln('====================================================') ;
   readln ;
end. 





ESKATZEN DEN PROGRAMA (II)

7. Ariketa: zenbakien funtzio estandarrak artikuluaren (II) programan bi mugen arteko balio erreal batekin lan egiten da. Konkretuki, auto baten abiadura adierazten duen zenbaki erreal bat behar da, eta bere balioa bi mugen artekoa izan beharko da: behemuga 27.8 km/h eta goimuga 104.5 km/h. Gauza bera denborarako, autoak behar duen denbora 0.8 segundo eta 2.0 segundo artekoa izango da.

Abiadura eta denbora emanik, distantzia kalkulatzen duen programa idatzi. Abiadura adierazten duen balioa teklatuaren bitartez irakurri (27.8 km/h eta 104.5 km/h arteko balioa). Denbora adierazten duen balioa teklatuaren bitartez irakurri (0.8 segundo eta 2.0 segundo arteko balioa). Distantzia metrotan kalkulatu eta pantailaratu.







 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.