| ZER DAKIDAN: Zenbakiak eta karaktereak lantzeko gai naiz. ZER IKASIKO DUDAN: Esaldiak prozesatzen (karaktere-kateak prozesatzen) ikasiko dut. Horretarako string datu-mota funtsezkoa da. Karaktere-kateak elkar konparatzen ikasiko dut. |
SARRERA
Ibilgailu baten matrikulak formatu asko jarrai ditzake. Esate baterako, hauek dira Europako matrikulen formatuak 2021. urtean:
Ariketa larregi ez konplikatzearren, ibilgailu guztien matrikulak 8 karaktereko kateak izango direla suposatuko dugu. Ondorioz, matrikula bat gordetzen duen karaktere-katearen barne antolaketa honako hau izango dela onartuko dugu:
|
ZifraZifraZifraZifra |
Marratxoa |
LetraLetraLetra (*) |
|
1234 |
- |
KZW |
|
(*) letretan bokalik ez da onartzen |
ESKATZEN DEN PROGRAMA
Ibilgailu baten matrikula 8 karaktereko kate batean jasotzen da. Bi ibilgailuen matrikulak teklatuz irakurri ondoren, pantailan adierazi zein kate den bestea baino handiagoa. Hauxe da programa:
{ Matrikula bat teklatuz irakurri, beste matrikula bat irakurri }
{ eta matrikulak elkarrekiko alderatu ondoren informazioa eman. }
program Ariketa_16 ;
const
iMAX = 8 ;
type
tsKatea = string[iMAX] ;
var
sMatrikula1, sMatrikula2 : tsKatea ;
begin
writeln ;
writeln ;
writeln ;
writeln ;
writeln(' Bi matrikula artean, zein da handiena?') ;
writeln ;
write(' Lehen matrikula idatzi: ') ;
readln(sMatrikula1) ;
write(' Bigarren matrikula idatzi: ') ;
readln(sMatrikula2) ;
writeln ;
if sMatrikula1 < sMatrikula2 then
writeln(' ''', sMatrikula1, ''' txikiagoa da ', '''', sMatrikula2, ''' baino') ;
if sMatrikula1 > sMatrikula2 then
writeln(' ''', sMatrikula1, ''' handiagoa da ', '''', sMatrikula2, ''' baino') ;
if sMatrikula1 = sMatrikula2 then
writeln(' ''', sMatrikula1, ''' eta ', '''', sMatrikula2, ''' berdinak dira') ;
writeln ;
readln ;
end.
Eta hauek dira programaren balizko bost irteera:
Aurreko adibideetan ikusten da matrikulak teklatuaren bitartez irakurtzean bokalak sartu direla, zenbait estatutan ez da bokalik onartzen ibilgailuen matrikuletan.
|
|






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.