2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

17. Ariketa: karaktere-kateak (II)

ZER DAKIDAN:
Zenbakiak eta karaktereak lantzeko gai naiz.



ZER IKASIKO DUDAN:
Esaldiak prozesatzen, karaktere-kateak prozesatzen, ikasiko dut. Horretarako string datu-mota funtsezkoa da. Karaktere-kate baten edukia lantzen ikasiko dut.




ESKATZEN DEN PROGRAMA

Demagun gure sistema informatikoan gordeko ditugun ibilgailuen matrikulak, 1234-XYZ itxurako kateak direla. Non, lehen 4 karaktereak digituak diren, ondoren - sinboloa datorren, eta, bukatzeko, alfabetoko 3 letra dauden (A-tik Z bitarteko letra larriak).

Gure programan karaktere-kate bat teklatuz irakurriko dugu eta emandako datua matrikula bat ez bada, programak adieraziko digu akatsa non gertatu den zehaztuz. Hauxe da programaren balizko irteera bat:


Ikusten den bezala, aurreko adibidean matrikula teklatuaren bitartez irakurtzean A bokala sartu da, gogoratu zenbait estatutan ez dela bokalik onartzen ibilgailuen matrikuletan.







 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.